REAL C 2-0 URDULIZ FT

Aurrera jarraitzen dute

Vídeo

Gure hirugarren taldeak Urdulizen aurka irabazi du gaur arratsaldean Zubietan bi eta huts. Donostiarrak nagusi izan dira lehen zatian. Arerioa estutzea lortu dute eraso taktika azkar eta eraginkorrak martxan jarriz. Honek, aurkariaren zelaian jolastea eman die. Lehen gola ez da gehiegi berandutu, Garciak ezkerretik egindako pase bat egin eta Teijeirak area txikitik errematatzea lortu ostean. Gipuzkoarrek erritmoari eutsi dioten arren, kanpokoek beste aukeraren bat izan dute, zorterik gabekoa.

Bigarren zatia askoz ere lehiakorragoa izan da orokorrean. Bizkaitarrek erritmoa arintzea lortu dute, arrisku aukera gehiago sortuz. Txuri-urdinek gol aukera argi bat izan dute Kortajarenaren erremate bati esker, hala ere, errealitate bihurtzetik zentimetrora geratu da. Azken txanpan, Kortajarena berriro saiatu du, neurketaren bigarren gola lortuz. Lespinasseren pase on baten ostean, area barrutik errematatu du.

Sailkapeneko bigarren postua sendotu eta beste aurkariekiko abantaila handitzeko balio duen garaipena da gaurkoa. Datorren astean Club Deportivo Vitoria bisitatuko dute. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

Real C: Marrero, Carbonell (Cortes, min. 71), Zoilo, Obeso (kap. - Sukia, min. 40), Zubillaga, Goñi (Marin, min. 57), Kortajarena, Garcia (Balda, min. 89), Teijeira (Dadie, min. 57), Lespinasse, Rodriguez.

Urduliz KT: Mandaluniz, Alonso (kap.), Castrillejo (Matey, min. 88), Martínez (Alfaro, min. 47), Justo, Pedernales, Martin, Mayo (Borja, min. 47), Guille, Mattheus (Zorrilla, min. 74), Nates (Gil, min. 68).

Golak: 1-0: Teijeira, min. 18; 2-0: Kortajarena, min. 87

Epailea: Bilal Jebari. Rodriguez, Cortes eta Marin etxekoei eta David Nates eta Haitz Borja kanpokoei txartel horia erakutsi die.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!