REAL UNION 1-3 SANSE

Aurrera pausoa

Vídeo

Sansek 1-3 irabazi dio Real Unioni Stadium Galen. Txuri-urdinek irundarren hasierako golari buelta ematea lortu dute Azkuneren hat-trickari esker gipuzkoarren arteko derbian hiru puntu garrantzitsu lortzeko.

Parekotasun handia eta aukerak bi taldeentzat lehen zatian. Dadi gola sartzeko zorian egon da urruneko ezkerkada batekin hasi eta berehala, oso gutxigatik kanpora joan dena. Geldikako jokaldi batean eta irundarren lehen abagunean markagailuan aurrea hartzea lortu dute: Oyarzunek ateratzen duen falta eta Ivan Perezek hanka sartzen du baloia sare barrura bidaltzeko. Txuri-urdinek gertu izan dute berdinketa handik gutxira, Charly Perezek aldaratzea lortu duen Marinen ezkerkada batekin. Etxekoek abantaila handitu ahal izan dute Solisen buruz burukoan, baina Ayesak bikain erantzun du. Eta lehen zatiko azken aukeran donostiarren gola iritsi da: jokaldi konbinatua, Agoteren erdiraketa ezkerretik eta Azkuneren burukada gurutzatua lehia berdintzeko.

Erritmoa frenetikoa izan da aldageletatik igaro ondoren. Cerdak lehenengoa izan du Ayesak bikain estali duen buruz burukoan. Oyarzunek, area aurrealdetik egindako erremate batekin, langa gainetik joan den eskuinkada batekin gola sartzeko aukera ere izan du. Gure filialak gogor estutu du hortik aurrera eta Magunak urrutitik egindako jaurtiketa batekin Charlyk kornerrera aldaratu du gola saihetuz. Ruperezek, urrundik ere, oso erremate arriskutsu pare bat izan ditu, gutxigatik joan direnak. Azkenean, hainbestean saiatu eta gero, markagailua irauli egin da: Dadiek erdiratu du eskuinetik eta Azkunek erremate ikusgarria egin du area barruan baloia barrura bidaliz. Izugarria. Handik minutu gutxira iritsi da hirugarrena, Azkuneren bitartez beste behin: Gotik baloia berreskuratu, pasea eman eta aurrelari txuri-urdinak hat-tricka lortzea lortu du buruz burukoan. Partida erabakita geratu da 1-3ekoarekin eta gure filialak oso ondo kudeatu ditu azken minutuak.

Meritu handiko garaipena Sanserentzat, aurrera pauso bat eman emaitza irauliz eta garaituz. Datorren asteburuan CD Teruel hartuko du Zubietan garaipen handi honi jarraipena emateko. Aupa Sanse!

Fitxa teknikoa:

Real Union: C. Perez, Luna (Montoro, min. 62), I. Perez, Feeney (Eimil, min. 62), J. Martinez (Cordoba, min. 73), Vidorreta, Beitia, Solís, Oyarzun (kap.) (Ruiz, min. 73), Cerda (Benito, min. 62) eta Escobar.

Sanse: Ayesa, Ruperez, Martin, Cantero, Agote (Camara, min. 83), Gorrotxategi, Marin (Fiabema, min. 79), Goti (M. Rodríguez, min. 79), Dadie, Magunazelaia (kap.) eta Azkune (E. García, min. 83).

Golak: 1-0: I. Perez, min. 25; 1-1: Azkune, min. 41; 1-2: Azkune, min. 58; 1-3: Azkune, min. 67.

Epailea: Mallo Fernandez. Txartel horia erakutsi die etxeko Vidorretari eta kanpoko Goti eta Camarari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!