SD LOGROÑES 0-2 SANSE

Aurrerapausoa

Vídeo

Sansek huts eta bi irabazi du SD Logroñesen aurka gaurko eguerdian partida bikain batean sailkapeneko ohorezko postuetan jarraitzeko. 

Partida baloiaren jabetza izateko asmoarekin hasi dute donostiarrek. Marin izan da Sergio Franciscoren taldea aurretik jartzen saiatu den lehena, baina Iruarrizagak bere jaurtiketa gelditzea lortu du. Korner baten bidez txuri-urdinek lehenengoa aurkitzeko aukera izan dute baina atezainak berriro ere Ruperezen jaurtiketa bikana gelditu du. Bestalde, etxekoek zailtasun gehiago izan dituzte arrisku egoerak sortzeko. Nagusitasuna eta aukera garbiak izan arren, partida atsedenaldira huts eta hutsekoarekin joan da. 

Aldageletatik igaro ostean, kanpokoen nagusitasuna areagotu egin da, baina nagusitasun horrek ez du golik ekarri. Donostiarrek aurrea hartu ahal izan dute Gotiren abagunearekin, baina bere jaurtiketa atetik urrun joan egin da. Joko onaren saria Baldaren erdiraketa bikain baten ondoren iritsi da Azkunek egindako erremate bikainarekin. Aurrea hartu eta gero, errioxarrek berdinketa bilatu dute, baina gure defentsa bikain ibili da eta ez dira arriskuko aukerarik egon. Etxekoak golaren bila zeudela, txuri-urdinek kontraeraso bikaina aprobetxatu dute Orobengoa area barruan bakarrik uzteko eta bigarrena markagailuan jartzeko. 

Garaipen honekin gure filialak hiru garaipen lortu ditu bere azken lau neurketetan eta lehen sailkatuarengandik puntu bakarrera dago. Hurrengo partida datorren igandean izango da, Galizian, Celta B-ren aurka. Aupa Sanse!!

Fitxa teknikoa:

SD Logroñes: Iruarrizaga, Adrian Cova (Oscar Fernandez, min. 67), Trespalacios, Murua, Aurtenetxe, Paredes (kap.) (Manny Rodriguez, min. 75), Luzzi (Garrido, min.67) , Toni Garcia, Castellano, Rubio (Sabater, min. 9) eta Escobar. 

Sanse: Ayesa, Ruperez, P. Rodríguez, Cantero, Zoilo (Balda, min. 61), Marin, Gorrotxategi, Goti (Agote, min. 61), Dadie (Ochieng, min. 75), Magunazelaia (kap.) (Orobengoa, min. 84) eta Azkune (E. Garcia, min. 84). 

Golak: 0-1: Azkune, min. 64; 0-2, Orobengoa, min. 95.

Epailea: Tárraga Lájara. Txartel horia erakutsi dio etxeko Toni Garciari eta kanpoko Goti, Ruperez eta Ocheingi.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!