REAL C 2-2 ARENAS CLUB

Azken jokaldian ihes egin du

Vídeo

Gure hirugarren taldeak bina berdindu du Arenasen aurka gaur arratsaldean Zubietan. Atsedenaldian markagailuan azpitik joan dira txuri-urdinak, baina partida ordu laurdenean iraultzea lortu dute eta, zoritxarrez, azken jokaldian garaipenak ihes egin du.

Parekotasun handia eta aukera argi gutxiko lehen zatian. Donostiarrek eraman dute partidaren pisua eta arrisku gehiago sortu dute. Lehenengoa Letek izan du, langa gainetik joan den ezkerkada batekin. Olarrak, area aurrealdetik egindako ezkerkada batekin, Oleaga jarri du proban, eta honek jaurtiketa gelditzea lortu du. Atsedenaldia iritsi baino lehen, aurkariaren jokaldi arriskutsu eskasetako batean, markagailuan aurrea hartzea lortu dute Rafitak eskuinetik egindako erdiraketa baten ostean; Valiñok sare barrura bidali du baloia, lehen zutoinean errematea eginda. Lehen zatiko azkena Letek izan du, area kanpotik egindako jaurtiketa baten bidez; Oleagak, kostata, baloia urrundu du.

Bigarren zatiaren hasiera frenetikoa izan da donostiarrentzat. Lehen jokaldian berdinketa iritsi da: Pontonesen barneratzea eskuin hegaletik, atzerako pasea egin eta Guibelaldek, area barruan markarik gabe, errematea eta gola lortu ditu. Minutu batzuk geroago iritsi da bigarena, Letek aldaratze bat aprobetxatu eta jaurtiketa bikain batekin baloia barrura bidali du. Geldiezina. Txuri-urdinek zailena egin dute markagailuari buelta emanez. Gainera, erabakita uzteko zorian egon dira Guibelalderen erremate gurutzatu batekin, oso gutxigatik kanpora joan dena. Bizkaitarrek etsipenez bilatu dute berdinketa eta, Lamadridek langa jo duen falta batean abisua eman ondoren, Sillerok, buruz partidako azken jokaldian, berdintzea lortu du. Kolpea.

Sari gutxi puntu hau ikusita, nola iritsi den kontuan hartuta. Datorren asteburuan Lasesarre bisitatuko dute Barakaldoren aurka jokatzeko. 

Fitxa teknikoa:

Real C: Olasagasti, Merino, Zubelzu (kap.), Larrañaga, Olarra (Torres, min. 34), Lete, Guibelalde, Pontones (Ramírez, min. 68), Arruti (H. Martin, min. 68), Orobengoa eta Gorosabel (Garro, min. 68).

Arenas Club: H. Oleaga, G. Alfaro (Escobar, min. 74), Sillero, Garro (kap.), Daiki, Leiza (Lander A., min. 57), Huete, Lamadrid (Trincado, min. 82), Rafita (Santamaria, min. 74), Alvaro eta Valiño (I. Estrecha, min. 82).

Golak: 0-1: Valiño, min. 37; 1-1: Guibelalde, min. 47; 2-1: Lete, min. 63; 2-2: Sillero, min. 96.

Epailea: Rodriguez Garcia. Txartel horia erakutsi die etxeko Orobengoa, Lete, Larrañaga eta Zubelzuri eta kanpoko Sillero, G. Alfaro, Escobar eta Alvarori.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!