Gure harrobiko jokalariez osatutako taldeak bihar amaituko du bere ibilbidea U21 Premier League International Cup txapelketan, Southampton FC taldeari bisita eginez 20:00etatik aurrera (Gipuzkoako ordua). Txuri-urdinek berdinketa bat eta bi porrot lortu dituzte hiru norgehiagoketan eta txapelketa zapore onarekin agurtu nahi dute. Ingelesek, bestalde, RB Leipzig mendean hartu zuten (4-1) jokatu duten partida bakarrean.
Azken jardunaldirako zerrenda jokalari hauek osatzen dute: Akos Tompa, Javier Jiménez, Jon Merino, Unax Agote, Ekain Díaz de Alda, Iker Ropero, Alex Lebarbier, Darío Ramírez, Ibai Aguirre, Sydney Osazuwa, Martín Arruti, Álex Marchal, Unax Ayo, Gorka Gorosabel, Iker Ferrer, Eloy Nebreda, Iker Calderón eta Pablo Arenzana.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin