Liga bueltan da eta Realak garaipenarekin ospatu nahi du. Ametsetik gero eta hurbilago daude txuri urdinak eta amets hori lortzeko eta sailkapeneko bigarren postuan sendo jarraitzeko, hiru puntuak lortu nahi dituzte. Natalia Arroyoren taldeak Sevilla FC taldeari egingo dio bisita larunbatean, garaipena lortzeko helburuarekin. Ligako azken partidan Madrid CFFren aurka porrot egin arren, eta lau jardunaldiren faltan, gipuzkoarrak ametsa errealitate bihurtzetik gertu daude, eta hori egiten saiatuko dira partida honetan. Aurrean ligako zortzigarren sailkatua izango du, Sevilla FC. Sevillako taldea Levanteren aurka 3-0 galtzetik dator. Txuri urdinek dena emango dute geratzen diren lau final hauetan lau garaipen eskuratzeko. Partida zuzenean jarraitu ahal izango da Real Sociedad TVn. Jarrai dezagun amesten. Aurrera Reala!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin