HIRU KONTZERTU REALE ARENAN: EKAINAK 14, 21 ETA 28

Baduzu sarrera ‘Acoustic Sessions’-erako?

Reale Arenako futbol-denboraldia aste bukaera honetan amaituko da, baina ekitaldiek udan zehar jarraituko dute gure etxean. Udako ekitaldi politenetako bat hasieran egingo da, ekainaren bigarren hamabostaldian, hain zuzen ere.

Keler babeslearen eskutik, ekainean ‘Reala Zuzenean Acoustic Sessions’ izango dugu zain. Hiru emanaldi akustiko izango dira, futbol zelaiaren gainean jarriko den eszenatoki batean, Harmaila Familiarraren aurrean egongo dena.

Sarrerak, salgai

Hiru musika taldeak -Nøgen, Mr. Kilombo eta Ciudad Jara- kartelburuak musika estilo honetan adituak dira. Hiru talde horietako bakoitzak hiru telonero ezagun izango ditu lagun. Lerro hauen azpian ekitaldiaren kartel ofiziala utziko dizugu. Eta, hori gutxi balitz, hilaren 21eko ekitaldiak artista gonbidatu bat izango du, Izaro.

Ekitaldirako sarrerak eskuragarri daude, gure bazkideentzako eta RS Fans-entzako deskontuarekin. Bonu bat erosi ahal izango da hiru emanaldietarako.

Nøgen + Luis Fercán (sarrerak HEMEN)

Mr. Kilombo + Litus & Pirata + Izaro (sarrerak HEMEN)

Ciudad Jara + Yoly Saa (sarrerak HEMEN)

En caso de no querer que las imágenes en las que pueda aparecer Ud. o algún menor que esté bajo su tutela sean publicadas en los canales de comunicación oficiales del CLUB, por favor, háganoslo saber en la siguiente dirección de correo electrónico, y procederemos a su inmediata retirada: [email protected]. La política de privacidad correspondiente se encuentra en el siguiente enlace: https://cdn.realsociedad.eus/Uploads/CntDetalles/503/1/acd80c62-c8f7-4b75-9eb4-d09362fb43cd.pdf

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!