Realeko Futbol Zuzendaritzak Sanseko datorren denboraldirako bajak komunikatu ditu. Alejandro Sanz, Joseba Muguruza, Andoni Ugarte, Odei Arrieta eta Ignacio Otaño (Real Unionen utzita egon dena denboraldi honetan) jokalariak behin betiko baja izango dira eta ez dira txuri-urdin klubeko parte izango. Realak futbolariek erakutsitako esfortzu eta konpromezua eskertu nahi die, eta haien etorkizun pertsonal eta profesionalean onena opa die.