Twitterreko eta Instagrameko jarraitzaileek denboraldiko emakumezkoen taldearen golik onena aukeratu dute dagoeneko. Aste honetan zehar #GOLRSNeskak1920 hashtag-a erabiliz bozkatu ahal izan dute. Erabiltzaileen golik onena Ceciliak Zubietan RCD Espanyoli sartutakoa izan da. Bozketan parte hartu duten zaleen artean, zozketa bat egin dugu eta Maialen Urretabizkaia izan da emakumezkoen taldeko jokalari guztiek sinatutako kamisetaren irabazlea. Zorionak irabazleari eta eskerrik asko guztioi parte hartzeagatik!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin