Gure belar hockeyko taldeak 3-0 irabazi dio CD Terrassari eta beste garaipen bat lortu du hirugarren postuan jartzeko partida bat gutxiagorekin.
Txuri-urdinek beste garaipen bat lortu dute Bera Beran, hasieratik amaierara nagusi izan diren partida zirraragarri baten ondoren. Partida oso indartsu hasi dute. Eta konbinazio jokaldiak gauzatuz iritsi da Giuliana Ruggeriren lehen gola. Ivan Llorenteren jokalariek gehiago nahi izan dute une oro, eta ez dira konformatu gol batekin. Eta arrisku askorekin erasotu duten beste jokaldi batean iritsi da Realaren bigarren gola, oraingoan Ainhoa Huegunena. Eta hirugarren laurdenean Laura Garateak partidako markagailua itxi du gol eder batekin.
Donostiarrek beste hiru puntu lortu dituzte. A zer denboraldi hasiera. Asteburu honetan Madrilera bidaiatuko dute Club de Camporen aurka jokatzeko, azken urteetan ligako talderik onena izana. Lidergoaren bila. Atxurrak gora!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin