35.342 bazkide

Bazkideen %72,1ak Europa eta Sanseko bonuekin konpentsatu dute

Realak une zirraragarria bizi du. Oso hilabete zailak utzi ditugu atzean, eta talde txuri-urdinak inertzia positiboarekin jarraitu du, garrantzitsuena falta izan zaion arren: bere jendea. Urte eta erdiko gabezia horrek familia txuri urdinaren baliorik nabarmenena berresteko balio izan du: fideltasuna.Horren erakusgarri da denboraldia hasteko dugun bazkide kopurua.

Presidenteak bazkideei bidalitako gutunean aurreratu zuenez, egunetik egunera hazten jarraitzen dugu, baita pandemiaren garaian ere. Gaur egun 35.342 bazkide gara, eta inoiz baino harroago gaude familia txuri-urdinaz. Datu bikaina erronkaz betetako eta azkenean berriro elkarrekin egongo garen urte honen atarian.

Bazkideek konpentsazio-neurriei emandako erantzuna

Beste adibide bat da gure bazkideek klubak planteatutako konpentsazio-neurriei emandako erantzuna. Atzo, abuztuak 10, azken eguna zen zer neurri aukeratu erabakitzeko. Bazkideen %72,1k 2021eko lehen erdiari dagokion zenbatekoa konpentsatu dute Europako eta Sanseko bi bonoekin.

Bestalde, bazkideen % 4,8k 2022ko kuotaren bi bonuak (Europa eta Sanse) deskontatzeko eskatu dute, % 19,7k Sanseko bonua eta % 0,3k Europako bonua deskontatu dituzte. Itzulketari dagokionez, % 3,1ek bi kontzeptuetako baten zenbatekoa itzultzeko eskatu du.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!