Sanse 0-0 Osasuna Promesas

Berdinketa justua

Gure lehen filialak 0-0 berdindu du Osasuna Promesasen aurka, parekotasun handiko partida utzi digun filialen arteko derbian.

Lehen zatia bi taldeen arteko berdintasuna nabarmendu da. Bi filialen gaztetasuna nabaritu da, baita zein kalitaterekin jokatzen duten ere. Taldeek atzetik garatu dituzte jokaldiak eta lerro arteko paseak konbinatuz aukerak sortzen saiatu dira. Jokaldi argienetako batek Olasagasti izan du protagonista, area kanpotik egin duen  jaurtiketarekin gol ikusgarria egiteko zorian egon da, baina azkenean baloia kanpora joan da. Nafarrek baloi jabetzari eutsi diote partidako une batzuetan, baina ez dute aukera argirik izan. Eta lehen zatia txuri-urdinen aldeko kornerrarekin bukatu da, aterik ez duen ikusi baloi batekin.

Bigarren zatiak lehenengoaren antzeko joerarekin jarraitu du, bi taldeak atzean sendo mantendu dira eta baloi jabetza luzeak gauzatu dituzte pixkanaka lerroak apurtzen saiatzeko. Sergio Franciscoren jokalaririk argiena 70. minutuan iritsi da, aurkarien defentsariek gaizki urrundu duten baloi batek Olasagastiren oinetan amaitu du eta honek ate aurrean jaurtiketa bikaina egin du, baina defentsa batek ondo blokatu du jaurtiketa. Kanpokoek ez dute partida osoan zehar Marrero arazoetan jarri. Eraikitzen ari ziren jokaldiak arearaino iritsi dira, baina behin han, ez dute inolako arriskuarekin amaitzea lortu. Eta hiru minutuko luzapenaren ondoren, 0-0ekoarekin bukatu da partida.

Merezitako puntua izan da bi taldeentzat, berdintasun handiko partida batean. Bertan, duten joko-kalitate handia erakutsi dute. Astearte honetan bertan Logroñora bidaiatuko dute UD Logroñesen aurka jokatzeko. Aupa Sanse!


Fitxa teknikoa:

Sanse: Marrero, Gabilondo, Cantero, Glez. De Zárate, Ezkurdia (kap.) (Marín, min. 58), Gómez (Zoilo, min. 58), Gorrotxategi, Kortajarena, Olasagasti (Teijeira, min. 84), Martín (Garrido, min. 66) eta Martón (Agirre, min. 66). 

Osasuna Promesas: P. Valencia, Dufur (Osambela, min. 72), Ibaider (kap.), Herrando, Llinares, Muñoz, Moreno, Aguilar (D. Moreno, min. 72), Benito (Valdi, min. 62), Martínez (Mutilva, min. 86) eta Barbero.

Golak: 

Epailea: Fernandez Vidal. Etxeko Ezkurdia, Cantero, Gómez, Olasagasti eta Gabilondori eta kanpoko Ibaider, Aguilar, Moreno eta Osambelari atera die txartela.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!