Sansek puntu bat eskuratu du Pinillari egindako bisitan, CD Teruelen aurka hutsean berdinduta. Partida oso parekatua eta lehiatua izan da eta berdinketa justuarekin amaitu da.
Txuri-urdinak indartsu sartu dira partidara, nagusi inanez eta aurkariaren atea behin eta berriz bilatuz. Aukerak, hori bai, urriak izan dira, Dadie eta Marinen erremate pare batekin abagune aipagarri bezala. Terrueldarrek gora egin dute minutuek aurrera egin ahala, baina ez dute Ayesaren atea estutasunean jarri.
Berdintasuna aldageletatik igaro ondoren mantendu da, partidaren amaierara arte intentsitate handiko lehia askorekin. Gol aukera onenetako bat Facuk izan du area kanpotik egindako errematearekin, baina atezain txuri-urdinak bikain urrundu du. Gure filiala leial mantendu da bere estiloarekin eta bigarren zatiaren pisua baloiaren jabetzarekin eraman du, nahiz eta, oro har, bi taldeek gol aukera gutxi izan. Magunak garaipena eman ahal izan dio gure filialari azken txanpan, langa gainetik joan zaion bigarren zutoinean egindako erremate batekin. Azkenean, markagailua ez da mugitu eta berdinketa justua izan da, zelaian ikusitakoaren ostean.
Txuri-urdinek puntu bat lortu dute denboraldiko lehen irteeran. Datorren asteburuan Unionistas hartuko dute Zubietan, etxean garaipen berri bat lortzeko helburuarekin. Aupa Sanse!
Fitxa teknikoa:
CD Teruel: Taliby, V. Sanchís, Carmona, Arnau, Julen (kap.), Ahn (Alastuey, min. 83), Tena, N. Castillo (Facu, min. 71), Aparicio (Borja M., min. 61), Gabarre eta Villa (Borja Romero, min. 71).
Sanse: Ayesa (kap.), Aramburu, Martín, P. Rodríguez (Agote, min. 75), Cantero, Gorrotxategi, Marín, Magunazelaia, Balda (E. García, min. 57), Dadie (Orobengoa, min. 68) eta Fiabema (Ochieng, min. 75).
Epailea: Brull Acerete. Txartel horia erakutsi die etxeko Aparicio, Carmona, Tena eta Juleni eta kanpoko Gorrotxategi eta Dadieri.