Gure hirugarren taldeak bina berdindu du gaur goizean Zubietan Basconiaren aurka. Bizkaitarrak neurketaren lehenengo jokaldian aurreratu dira markagailuan. Diarrak eskuin hegaleko erdiraketa bat aprobetxatu du baloia barrura bidaltzeko. Kanpokoek hainbat aukera izan dituzte bigarrena egiteko, baina ez dute lortu eta atsedenaldira iritsi baino lehen gipuzkoarrek banakoa egin dute. Gabilondok sartu du gola, ezker hegaleko erdiraketa bat errematatu eta gero.
Bigarren zatian gauza bera errepikatu da. Hasi eta berehala Basconiak gola sartu du markagailuan berriro ere aurreratzeko. Bernaolak egin du buruz korner jokaldi batean. Txuri-urdinek saiatzen jarraitu dute, batez ere azkeneko minutuetan, berdinketa lortuz. Aranzabek, kontraeraso batean, gol bikaina sartu du are barruko jaurtiketa batekin. Merituzko berdinketa markagailuan bi aldiz behetik joan ondoren. Hurrengo astean Amurrioren aurka jokatuko dute gipuzkoarrek.
Fitxa teknikoa:
Real C: Agirre, Gabilondo, Blasco, Cachenaut (Lucbert, min. 61), Pacheco, Elizondo, Valtierra (Kortajarena, min. 67), Galarreta, Garrido (Sánchez, min. 71), Aranzabe.
Basconia: Iruarrizaga, Nuñez, Paredes, Bernaola, Albeni, Salvador, Prados, Rudi (Azcona, min. 88), Cabo (Estrada, min. 76), Artola, Diarra.
Golak: 0-1: Diarra, min. 5; 1-1: Gabilondo, min. 36; 1-2: Bernaola, min. 49; 2-2: Aranzabe, min, 73
Epailea: Anduaga Sanchez. Txartelik gabe.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin