Asteazkenean, Iñigo Armenteros, Lasarteko Kalbario bidean dagoen BM Supermerkatuan egon zen. Bertan Luca Sangallik, Zubietan hezitako hasiberrien artean puntu gehien jaso dituen jokalariak, bere saria eman zion. "Bere nortasuna eta erritmoa gustatzen zaizkit", esan zuen Iñigok rookie jokalaria ezagutu nahi zuten neska eta mutilez inguratuta.
Realzale Programan kolaboratzaile den gure babeslearekin antolatutako ekitaldian, jokalari txuri urdinak saria jaso zuen ordezkariarekin batera eta, bide batez, bertan zeuden zaleekin momentu atsegin bat pasa zuen. Klikatu bideoan arratsaldea nola igaro zen ikusteko!
Zozketa gure boto-emaileen artean
Lucasek kamisetaren entrega egin zion Iñigori eta, zaleekin egon eta gero, BM Supermerkatuan zegokion 100€-ko erosketa egiten lagundu zion.
Botoa eman eta erregistratuta dauden erabiltzaileen artean hilabetero zozketa bat egingo da. Zuk ere gozatu dezakezu esperientzia hau.
Funtzionamendua
Partida bakoitzaren ondoren MVPa bozkatzeari ekiten zaio. Epea itxi ondoren, boto gehien eskuratu duten jokalariek 3 puntu, 2 puntu eta puntu 1 lortzen dituzte, sailkapen orokorrerako. Hilaren bukaeran, kontaketa globalean, hainbat jokalarien artean puntu berdinketa gertatzen bada, futbolari bakoitzak jasotako boto kopuruak edukiko du lehentasuna.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin