Sansek merezitako eta landutako garaipena lortu du Zubietan Calahorraren aurka bi eta huts irabazi ondoren.
Txuri-urdinek aurkari on bat izan dute aurrean, ondo defenditu dena eta lehen zatian aukerarik jasan ez dituena. Gipuzkoarrak ere sendo aritu dira atzean, sufritu gabe aurkariaren kontraerasoekin. Azken metroetan sakontasun gehiago falta izan zaio Sanseri, baina bigarren zatian hori aldatu egin da.
Alaves B-ren aurkako neurketan bezala, aldageletatik igaro eta gero iritsi dira golak. Txuri-urdinak are eta nagusiago izan dira. Aukerarik onena Lobetek izan du, atezaina atzean utzi eta baloia kanpora bidali duenean. Hortik gutxira, Gostidik ere abagune bikaina izan du, baina oraingoan Zabalek urrundu du arriskua. Amaitzeko hogei minuturen faltan, Lobetek garaipena bideratu du Thiorren asistentziaren ondoren. Azken minutuan, El Haddadik neurketa erabaki du.
Landutako garaipen honekin Zubietan (laugarrena bost neurketetan), gipuzkoarrak laugarren postuan kokatzen dira, play-offetako postuetan. Hurrengo astean, bidai zaila gure bigarren taldearentzat. Cultural Leonesari bisita egingo diote. Aupa Sanse!
Fitxa teknikoa:
Sanse: M. Ramirez, Blasco, Aranbarri, Pacheco, Jimenez, Gorostidi, Zubimendi, Thior, Veiga (Garrido, min. 61), Djouahra (El Haddadi, min. 90), Lobete (Aldasoro, min. 75).
Calahorra: Zabal, Iribarren, Morgado (Barrera, min. 62), C. Fernandez, Parla (Goñi, min. 57) Abdeselam, A. Gonzalez, J. Fernandez, C. Marquez (Carralero, min. 72), Chacopino, Rojas.
Golak: 1-0: Lobete, min. 69; 2-0: El Haddadi, min. 92
Epailea: Cueto Amigo. Txartel horia erakutsi die etxeko Gorostidiri eta kanpoko Abdeselam eta Goñiri.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin