RAYO VALLECANO 1-1 REAL SOCIEDAD

Beste pauso bat

Puntu bat gertuago. Realak bana egin du gaur Vallecasen ondo hasu eta ez hain ondo amaitu duen partidan. Sorlothek lehen zatian aurretik ipini du Reala eta Falcao, bigarrenean, berdinketa ipini du markagailuan. Europa pixka bat gertuago dago.

Donostiarrak bikain sartu dira partidara eta laister sortu dituzte lehen gol aukerak, batez ere Porturen oinetan. Honen erremateak, posizio zailetan, Catena eta Dimitrievskiren gorpuetan jo dute, hurrenez hurren. Ordu erdia pasata, zutoinaren ondoan sartu den ezkerkada polit bati esker, Sorlothek aurretik ipini du Reala. Lehen zatiko azken minutuetan etxekoak hobeto aritu dira eta Remirok bere onena ematera behartu dute urrutitik egindako jaurtiketa pare batekin.

Bigarren zarianhasi eta berehala Realak oso aukera argia izan du, baina Januzajen jaurtiketa Dimitrievskik urrundu du eta aldaratzea ezin izan du Merinok sarera bultzatu. Pena. Realak ez du bere jokoa egin bigarren zatian eta Rayok berdinketa lortu du Falcaoren eskutik.

Reala Europatik gertuago dago baina oraindik borroka asko egin beharko du. Aupa, Real!

 

Fitxa teknikoa:

Rayo Vallecano: Dimitrievski, Mario Hernández, Maras, Vatena, Fran García, Pathe Ciss (Valentín, min.46), Comesaña (kap), Unai López (Trejo, min.63), Isi (Falcao, min.77), Álvaro García eta Guardiola (Nteka, min.46).

Real Sociedad: Remiro, Gorosabel (Zaldua, min.54), Zubeldia (Aritz, min.46), Le Normand, Rico, Illarra (kap)(Januzaj, min.46), Zubimendi, Merino, Rafael (Guevara, min.77), Portu (Isak, min.65) eta Sorloth.

Golak: 0-1: Sorloth, min.34. 1-1: Falcao, min.77.

Epailea: Muñiz Ruiz. Txartel horiak etxeko Unai Lopez eta Valentinentzat eta Zubeldia kanpotarrarentzat.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!