Sanse 2-0 Real Unión

Bide onetik

Vídeo

Sansek 2-0 irabazi dio Real Unioni, Reale Arenan jokatu den derbian. Txuri-urdinek partida bikaina egin dute eta hiru puntuak eskuratu dituzte talde joko bikainari esker.

Bi taldeek joko frenetikoa planteatu dute hasieran eta hala erakutsi du Sansek. Garridok baloi ezin hobea filtratu du Martonentzat eta aurrelariak baselina batekin definitu du, baina epaileak jokoz kanpo zegoela adierazi du baloia atean sartu aurretik. Ondoren, Sergio Franciscoren mutilek, lehen zatiko argienetako bat izan dute: Marton atezainaren aurka bakarrik geratu da, eta errematea egin du, baina Jonek esku bikaina atera du eta lehen gola saihestu du. Donostiarrek ez dute amore eman, eta batez ere Gabilondoren hegaleko igoerekin, behin baino gehiagotan iritsi dira aurkariaren ate ingurura. Eta baloiak sartu nahi ez zuela zirudienean, Martonek falta bat jaso du area barruan eta epaileak penaltia adierazi du. Jaurtitzailea 9a bera izan da, eta erdirako jaurtiketa gogor bati esker 1-0ekoa jarri du txuri-urdinentzat eta epaileak lehen 45 minutuen amaiera adierazi du.

Bigarren zatia lehenengoaren tonika berarekin hasi da, Sanse nagusi batekin eta kontrako zelaian jabetza luzeak mantenduz. Garridok atezaina ezustean harrapatu nahi izan du, baina baloia desbideratuta atera da. Irundarrek erreakzionatu egin dute eta area kanpoan pasea jaso ondoren, Bravok ateruntz errematatu du eta pilotak zutoinean jo du. Olasagastik atezaina ere probatu nahi izan du, eta aurrealdetik gauzatutako ezkerkada batekin, Realeko ikusleak eserlekuetatik altxatzea eragin du, baina pilotak makila ukituz alde egin du. Eta partidako azken jokaldian, Azkunek kontrako zelaian lapurtu du pilota eta 2-0ekoarekin itxi du markagailua.

Beste hiru puntu etxean, baina oraingoan Reale Arenan eta talde historiko baten aurkako derbian. Datorren astean Alicantera bidaiatuko dute Alcoyanoren aurka jokatzeko. Aupa Sanse!

Fitxa teknikoa:

Sanse: Marrero, Gabilondo, Arambarri (cap.), Cantero, Gómez, Gorrotxategi, Olasagasti, E. García (Dadie, min. 61), Garrido (Azkune, min. 70), Martón (Teijeira, min. 86) eta Agirre (Magunazelaia, min. 61). 

Real Unión: Jon, Aramburu, Espigares (Gagua, min. 67), Pérez (cap.), Montoro, Seguín (Sinichi, min. 79), Azkue (Parada, min. 67), Rivero (Luque, min. 54), Santos (J. Agirre, min. 79), Oyarzun eta Bravo. 

Golak: 1-0: Martón (pen.), min. 44; 2-0: Azkune, min. 90.

Epailea: López Jiménez. Etxeko Marrerori eta kanpoko Azkue eta J. Agirreri atera die txartela.

Asistentzia: 2545 ikusle.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!