Sanse 2-1 Algeciras CF

Bigarren Mailara!

Vídeo

Lortu dute! Sansek Bigarren Mailara igotzea lortu du Algeciras CF mendean hartu ametsezko denboraldia biribilduz. Ikaragarria.

Harrobiko taldeak hitzordu berezia zuen eta ez du huts egin. Lehen zatian askoz gehiago izan dira, eta merituak egin dituzte markagailuan lehen gola ezartzeko. Argienak Lobeteren eskutik iritsi dira: lehenengo, jaurtiketa gurutzatu batek zutoinean jo du, eta oso antzeko bi aukera ditu, oso gutxigatik kanpora joan diren bi burukadekin. Aurkariak, bestalde, azken txanpan saiatu da, Raulen urruneko jaurtiketa batekin eta errematerik aurkitu ez duen zentroren batekin. Dena erabakitzeke.

Algecirasek aurrerapausoa eman du aldageletatik igaro ostean. Zoritxarreko jokaldi batean, Ezkurdiak bere atera desbideratu du ezker hegaletik jarritako erdiraketa. Gipuzkoarrek berdinketa bilatu dute eta lortu dute. Figuerasek Aldasororen erdiraketa bat bere atera desbideratu du eskuinetik. Merezita. Kanporaketa luzapenean erabaki da, eta Karrikaburuk gol bat sartu du lehen zatiko azken minutuan.

Sanse Bigarren Mailakoa da. Donostiarrak zilarrezko mailan arituko dira hurrengo denboraldian. Lorpen historikoa, gure bi filialen maila-igoerarekin. Zubieta. Oraina eta etorkizuna. Harrotasuna. Aupa Sanse!

 

Fitxa teknikoa:

Sanse: Ayesa, Blasco, González de Zarate, Arambarri, Ezkurdia (Sola, min. 55), Petxarroman (kap.), Turrientes (Garrido, min. 66), Alkain (Jiménez, min. 55), Aldasoro (Karrikaburu, min. 76), Navarro (Veiga, min. 66) y Lobete (Aranzabe, min. 106).

Algeciras CF: G. Vallejo, Alcazar (Ubis, min. 81), Dani Espejo, Figueras, Raúl, Ivan T. (kap.) (Yago, min. 97), G. Almenara, Robin (Canillas, min. 105), Armando, Álvaro Romero y Llinares.

Golak: 0-1: Ezkurdia (b.a.), min. 51; 1-1: Figueras (b.a.), min. 63; 2-1: Karrikaburu, min. 105+3

Epailea: Busquets Ferrer. Txartel horia erakutsi die etxeko González de Zarate eta Karrikabururi eta kanpoko Robin, Alvaro Romero, Figueras, Dani Espejo eta Linaresi.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!