23/24 LALIGAREN ZOZKETA

Bihar ezagutuko dugu egutegia

Realak bihar ezagutuko du bere ligako egutegia. Lehen Mailako 2023/2024 denboraldiko egutegiaren zozketa 12:00etan egingo da Las Rozaseko Futbolaren Hirian. Lehiaketa abuztuaren 11n (ostirala) hasi eta maiatzaren 26an (igandea) amaituko da. Azken urteetan bezala, egutegia asimetrikoa izango da.

Gabonetako geldialdia abenduaren 22tik urtarrilaren 1era bitartean izango da (biak barne), eta urtarrilaren 2an, asteartea, lehiaketari ekingo zaio berriro.

Gainera, bost geldialdi egongo dira selekzioen konpromisoengatik:

- Irailaren 4tik 12ra
- Urriaren 9tik 17ra
- Azaroaren 13tik 21era
- Martxoaren 18tik 26ra
- Ekainaren 3tik 11ra (LaLiga amaituta egongo da ordurako)

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!