SANSE ETA REAL C

Bihar hasiko dira

Merezitako opor batzuen ondoren, Sanse eta Real C-k  aurredenboraldiari hasiera emango diote. Bigarren talde txuri-urdinak Bigarren B Mailan jokatuko du bederatzigarren urtez jarraian, iazko zapore onaren ostean, eta goizeko 10:00etan ekingo dio lanari. Real C-k, gure Hirugarren Mailako taldeak, ordu berean hasiko du lehen lan saioa maila horretan jokatuko duen bosgarren denboraldiari begira.

Sanse motzez jantziko da astelehenean. Imanol Alguacilek lehen lan saioa ospatuko du z6 zelaian. Txuri-urdinek zortzi lagunarteko jokatuko dituzte: 

- Uztailak 14: Real Sociedad – Sanse-C, Zubieta.

- Uztailak 21: Osasuna Promesas – Sanse, Tajonar.

- Uztailak 28: Sanse – Gernika, Zubieta.

- Abuztuak 1: Deportivo Aragon – Sanse, Marcilla.

- Abuztuak 4: Gimnastica Torrelavega – Sanse, Noja.

- Abuztuak 8: Real Valladolid B – Sanse, Miranda de Ebro.

- Abuztuak 11: Barakaldo – Sanse, Barakaldo.

- Abuztuak 18: Real Union – Sanse, Irun.


Real C ere astelehenean estreinatuko da 10:00etan Zubietako z4ean. Sergio Franciscok zuzenduriko taldearentzat hauek izango dira aurredenboraldian jokatu behar dituen partidak: 

- Uztailak 14: Real Sociedad –Sanse-C, Zubieta.

- Uztailak 21: Real C – Real Union, Zubieta.

- Uztailak 28: Anglet – Real C, Anglet.

- Uztailak 31: Calahorra – Real C, Calahorra.

- Abuztuak 8: Lagun Onak – Real C, Azpeitia.

- Abuztuak 11: Beti Kozkor – Real C, Lekunberri.

- Abuztuak 18: Arnedo – Real C, Arnedo.

- Abuztuak 22: Torneo Villa de Elgoibar, Elgoibar.

 


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!