19-20 AURREDENBORALDIA

Bihar hasten dira

Emakumezkoen lehen taldeak bihar emango dio 19-20 aurredenboraldiari hasiera. Lehen kontaktua izango da ilusioz beteriko denboraldi berri honetarako, erreginaren kopa irabazi eta merezitako opor batzuetaz gozatu ondoren. Liga Iberdrolaren hasiera irailaren 8ko asteburuan izango da.

Lehenengo saio honetan Ana Tejada, Lucía Rodriguez eta Bárbara Latore jokalari berriak Gonzalo Arconada entrenatzailearen agindupean jarriko dira. Nerea Eizagirre eta Carla Bautista ez dira saio honetan egongo Eskozian ospatzen ari den 19 urtez azpiko Europako txapelketa jokatzen ari baitira. Kiana Palaciosek ere ezin izango du egon Panamerikar Jokoak jokatzeko prestatzen ari baita.

Lan plana:

Asteazkena: 17:30, Zubieta.

Osteguna: 10:00, Zubieta.

Ostirala: 10:00 eta 17:30, Zubieta.

Larunbata: 10:00, Zubieta.

Igandea: atsedena.

Hauek dira Realak jokatuko dituen lagunartekoak:

Abuztuak 3, larunbata. 11:30. Real Sociedad - C.A. Osasuna (Bergara) 

Abuztuak 11, igandea. 18:00. Girondins - Real Sociedad (Donibane Lohitzun) Seaskaren aldeko partida.

Abuztuak 14, asteazkena. 18:30. Deportivo Alavés- Real Sociedad (Alegría - Dulantzi) 

Abuztuak 17, larunbata. 19:30. EDF Logroño - Real Sociedad (Logroño) 

Abuztuak 24, larunbata. 16:00. Real Sociedad - Athletic Club (Azpeitia). Euskal Herriko Kopako finala.

Abuztuak 31, larunbata. Ordutegia zehazteke. Real Sociedad - Rayo Vallecano (Arnedo)


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!