Hemen duzu Realaren eta Elche CF-en arteko partidako informazio erabilgarria (igandea, 16:15):
Keler Espazioa
Keler Espazioak iganderako beste planazo bat eskaintzen dizu. Gure entretenimendu-guneko hiru guneak -Gastrogune, Haur Gunea eta LG Gaming- 13:15ean irekiko dituzte, gure zaleek motorrak berotu ditzaten. Jatetxe-zerbitzu klasikoez gain, 15etatik 16etara Karena Taldeak joko du, Gastrogunen atarikoa girotuko duen talde hernaniar gazteak.
Ateen irekiera
Reale Arenako ateak 15etan irekiko dira. Bazkide txartel fisikoarekin, bazkide txartel digitalarekin (Realzale app-en integratua) edo dagokion partidako sarrerarekin sartu ahal izango da.
Bazkideentzako Arreta Bulegoa eta txarteldegia
Reale Arenako bazkidearen arretarako bulego ondoan dauden leihatilak, Atano III. pilotalekuaren parean daudenak, 14:15etatik aurrera egongo dira martxan, partidarekin zerikusia duen edozein gorabehera konpontzeko.
Tabernetako eta dendako zerbitzua
Reale Arenako denda ofiziala 12:15etatik 16:15etara eta 18:15etatik 19:15etara irekiko da. Tabernak 15etatik aurrera egongo dira martxan, eta snack-zerbitzua eskainiko dute.
Bizikleten aparkalekua
Amara Berri ikastetxean dagoen eta IBK Bikek babesten duen aparkalekua, bizikleta eta patinetea erabiltzea errazteko asmoz, bihar 15:15etik partida hasi eta ordu erdira arte egongo da martxan.
*Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke:: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/419/1/004e32cb-7cea-4362-85c4-537b7a3ade79.pdf