REAL SOCIEDAD-DEPORTIVO ALAVÉS

Biharko partidarako informazioa

Bihar, osteguna, futbola itzultzen da Reale Arenara. Etxean izan genuen estreinaldi hunkigarriaren eta igandeko garaipenaren ostean, Realak Alavesen aurka jokatuko du sailkapenako goiko postuetan mantentzeko asmoarekin.

Sarbide gehiago gehitu direnez eta astean zehar jokatzen den denboraldiko lehen partida denez, zelaira denborarekin etor zaitezela gomendatzen dizugu. Estadioaren berrikuntza jarraitzen du eta eskerrak eman nahi dizkizugu zure pazientzia eta ulermenagatik.

Bulegoa, txarteldegia eta denda

Sarrerak saltzeko txarteldegia Atano III pilotalekuaren aurrealdean egoten jarraitzen du behin-behinean, baina denda ofiziala, oraindik erabat bukatuta egongo ez bada ere, partida honen produktuak eskainiko ditu jada. 3 eta 4 ateen artean egongo da 19:00etatik 21:00etara zabalik.

Txarteldegiarekin ordutegia honakoa izango da: 10etatik 13etara eta 18etatik 21etara. Bulego berriak abian jarri bitartean, 13. Atean dagoen bulegoan, eskainiko zaio arreta jendeari. Bulegoaren ordutegia hau da: 10etatik 13etara eta 16:30etatik 18:30etara.

Txarteldegiaren informazioa

Gaueko partidak eta txartel digitala

Realzale App-a deskargatu

Gauetan Reale Arenan jokatuko diren partidetan, hau da, 20:00etatik aurrera hasten diren partida haietan, pertsona heldu bat sartu ahal izango da infantil kategoria txartelarekin. ‘Bat, Bi, Hiru, Lau, Bost, Sei eserlekuarekin’ txartelarekin ere, sartu ahal izango da.

Bihar jokatu den Deportivo Alavesen aurkako partidatik aurrera (21:00etan), jada beste batzuetan ezarri den neurri hau aplikatu da asistentziari eta Realzale Programarako puntu metaketari laguntzeko.

Aurreko denboraldian bazkide ugarik beren mugikorra erabili zuten futbol zelaira sartzeko, Realzale Appean inplementatutako funtzionaltasuna estreinatuta. Partidara joaterik eduki ez eta Realaren aplikazio ofizialaren bitartez beren txartela beste pertsona bati laga zioten bazkideak ere egon ziren.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!