7982 bazkidek izena eman dute

Biharko partidarako informazioa

7.982 bazkidek eman dute izena Sansek eta Eibarrek bihar jokatuko duten derbirako (16:00etan). Bazkideen eskaera ase ahal izan da eta, beraz, giroa bermatuta dago bihar Reale Arenan.

Sarrera bazkide txartelarekin

Izena eman duten bazkideei gogorarazi nahi diegu bihartik aurrera estadiora zuzenean sartu ahal izango direla bazkide txartelarekin, sarrerarik atera gabe. Ohiko atetik sartu eta beren eserlekuan edo ahalik eta gertuen dagoenean eseri beharko dute, betiere estadioko osasun-neurriak errespetatuz. Aldez aurretik izena eman ez duten bazkideei ez zaie sartzen utziko.

Nondik sartuko naiz?

Reale Arenara sartzeko ateak 15:00etan irekiko dira, partida hasi baino ordubete lehenago. Gure bazkideei gomendatzen diegu behar besteko aurrerapenarekin joan daitezela, sarbidea arintzeko eta pilaketarik ez sortzeko. Bazkideek irekita dauden tribunako ateetatik sartu beharko dute:

- Tribuna nagusia: 1., 2. eta 20. ateak irekita egongo dira.

- Ekialdeko tribuna: 9., 10. eta 11. ateak irekita egongo dira.

- Tribuna Familiarra: 5. eta 6. ateak irekita egongo dira.

- Aitor Zabaleta tribuna: 15. eta 16. ateak zabalik egongo dira.

- Hospitality eremua: 3, 8, 13 eta 18. ateak irekita egongo dira.

Bizikleten aparkalekua

Harrera bikaina izan ondoren, bizikletentzako eta patineteentzako aparkaleku berria, IBK BIKE Realzale Programako marka laguntzaileak babestua, Amara Berri ikastetxeko jolastoki estalian kokatuko da berriro, Reale Arenatik metro gutxira. Bihar ere ordubete lehenagotik (15:00etan) egongo da martxan.

Klikatu HEMEN parkingari buruzko informazio gehiagorako.

Reale Arenako denda

Estadioko denda ofiziala ohiko ordutegian egongo da zabalik, 10:00etatik 20:00etara, etenik gabe.

Tabernetako zerbitzua

15:30ean sei barra irekiko dira beheko eraztunean eta beste hiru goiko eraztunean (zonaldeka banatuta), baina hidrataziorako ura bakarrik eskainiko da (euro bat)

Debekatuta dago barran edo zutik kontsumitzea; mesedez, edan zure eserlekuan eserita zaudenean. Osasun agintariek, estadio barruan elikagairik ez kontsumitzea gomendatzen dute.

Leihatilako ordutegia

Reale Arenako bazkidearen arretarako bulego ondoan dauden leihatilak, Atano III. pilotalekuaren parean daudenak, martxan egongo da 14:00etatik aurrera, partida honen inguruan sortzen zaizun edozein gorabehera konpontzeko.

Izena ematerik izan ez baduzu, leihatilan sarrera eskatu ahal izango duzu. Bazkide txartela baino ez duzu aurkeztu behar. Izena ematea gomendatzen dizugu, kudeaketa errazteko eta leihatilan pilaketak saihesteko.

Partidara joan nahi duten gainerako zaleek leihatilan bertan erosi ahal izango dute sarrera, sarrerak eskuragarri dauden bitartean. Sarreren prezioa 20 eta 30 euro bitartekoa izango da. Gorabeheren leihatila 14:00etatik aurrera egongo da zabalik.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!