"Bilatzen dugun guztia ordezkatzen du Realak"

VĂ­deo

Reale Arenako aurrepalkoa izan da gaur arratsaldean Reala eta Goodball.com gure babesle nagusiaren arteko akordioa ofizial egiteko agertokia. Jokin Aperribay Klubeko presidentea eta Pablo Ardanaz Goodballeko Nazioarteko Negozio arduraduna protagonista izan dituen ekitaldi batean, bi erakundeek denboraldi honetatik elkarrekin batu dituen akordioa taularatu dute.

Bertan izan dira Administrazio Kontseiluko kideak, Roberto Olabe futbol zuzendaria, Imanol Alguacil lehen taldeko teknikaria, Asier Illarramendi, David Zurutuza, Mikel Oyarzabal, Adnan Januzaj, Martin Odegaard eta Nacho Monreal jokalariak, eta Xabi Alonso Sanseko entrenatzailea. Asiako hainbat hedabide ere izan dira aurkezpenean.

Agintari txuri-urdinak adierazi duenez, "bide hau Realaren digitalizazio prozesuarekin hasi zen eta bide honek Goodballekin topo egitera eraman gintuen eta hortik sortu zen luzaroan espero dugun harreman hau. Guretzat ohorea da zuek gure etxean jasotzea ". Bestalde, Pablo Ardanazek adierazi duenez, "Elkar estimatzen dugu. Oso pozik gaude. Armonia handiko lankidetza izan da. Oso eskertuta eta gustura gaude akordio honekin. Enpresa teknologiko eta berritzailea gara, eta elkarrekin hazteko partner ezin hobea ikusten genuen Realean. Realak guk bilatzen genuena irudikatzen du: harrobiko talde bat, historikoa eta berritzailea ".

Ardanazek Goodballen app berriak duen ahotsa ezagutzeko sistema berritzailearekin proba bat egin du, eta horren bidez futbolaren munduko milioika daturi buruzko informazio guztia eskura daiteke (jokalariak, ezaugarriak, emaitzak, etab.).

Bi agintariek, Goodballeko ordezkari Mr Hongekin batera, hainbat opari trukatu dituzte, bi erakundeen arteko esker ona adierazteko.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!