Realeko espedizioa Tokyon dago jada. Bidaia luzea egin osten, Jokin Aperribay presidentea eta Roberto Olabe futbol zuzendaria buru dituen espedizioak, Yasuda Groupeko arduradunekin bilerak egiteko baliatu du lehen eguna.
Aurreikuspenen arabera, ostegunean Yasudak eta Realak duela gutxi sinatutako akordio estrategikoaren aurkezpen ofiziala egingo dute. Aurkezpen horren aurretik, Realeko eta Yasudako ordezkari nagusiek, Jokin Aperribay eta Keisuke Yasudak, erlazio honen balorazioa egin dute Real Sociedad TVko kameren aurrean. Bi agintariak oso pozik agertu dira Japoniako lurretan izandako lehen elkarrizketekin eta bi erakundeen arteko aliantzaren aurrerapenarekin.
Keisuke Yasudak adierazi duenez, "plazer handia da Reala bezalako klub batekin lan egin ahal izatea. Gu Donostian egon ondoren, pauso garrantzitsua da orain Realeko presidentea Japoniara etortzea, eta horrek eragin handia izango du Japoniako futbolean. Realarekin lanean jarraitu nahi dugu, eguneroko harreman estua dugu eta hori bikaina da. Elkarrekin lan egiteaz gain, familia baten moduan aurrera egiten saiatzen gara, elkarrekin aurrera eginez eta asmo komun batekin ".
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin