Realak seigarren postua lortzeko partida erabakigarria jokatuko du gaur gauean Sevillan. Valenciaren aurkako garaipenarekin Europako postua ziurtatu ondoren, txuri-urdinek Villamarin bisitatuko dute, jakinez norgehiagoka zaila bezain erakargarria izango dutela. Bost denboraldi jarraian Europarako sailkatu izana klub gutxik esan dezakete, baina gipuzkoarrek Europa Ligako saria nahi dute.
Gaurko aurkaria aspaldiko ezaguna da. Lehia kontinentalen ohiko aurkari bihurturik azken urteetan, talde zuri berdeak garaipena behar du lehia bizi horri azkenera arte eusteko. Kalitate handiko taldea da eta ez die Imanolen mutilei ahuleziarik utziko, poltsikoan Europako txartela izan arren, jakin baitakite garaipen batek seigarren postua ziurtatzen diela eta horren bila joango dira zalantzarik gabe.
Imanolen taldeak lehen match ball-a da. Lortuz gero, lehiaketako azken aste lasaia biziko dute. Bestela, azken eguneko azken minutura arte luzatuko da seigarren postua nork lortuko duen erabakitzeko lehia. Gure esku dago. We are Real.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin