Real C 2-1 Club Atlético Cirbonero

Bukaerara arte sinesten

Gure bigarren filialak 2-1 irabazi dio Club Atlético Cirbonerori azken minutuetan sartutako gol bati esker.

Partida berdintasun handienarekin hasi da bi aldeetatik. Bai etxekoek eta bai bisitariek asko zaindu dituzte lerro arteko paseak eta ez dute pase txarrik eman. Lehen aukera 12. minutuan iritsi da etxekoen aldetik, Agotek Arzakentzat bidalitako baloi sakon bati esker atezainaren aurka bakarrik gelditu eta errematea egin du, baina atezainak ondo urrundu du aukera. Nafarrek area ertzetik erantzun dute, Garat aurrelariaren jaurtiketa baten bidez, baina Fragak baloia harrapatzeko aukera izan du. Partidaren erritmoa bizkortu egin da eta erasoko jokaldiak areagotu egin dira. Eta txuri urdinen jokaldietako batean, Arzakek erdiraketa bikaina egin du Azkunerentzat, baina atezainak errematea urrundu du. Orduan, Glez. de Herediak baloia bereganatu eta Agoteri pase bikain bat eskaini dio, honek markagailuan 1-0koa jartzeko 17. minutuan. Golaren ondoren, kanpokoak partidaren jabe izan dira eta barneraldi pare bat sortu dituzte kontrako zelaian, baina Mikel Llorenteren mutilek ondo eutsi dituzte erasoak eta neurketaren nagusitasuna eskuratu dute berriz. Eta lehen zatia txuri-urdinen eraso batekin amaitu da, kanpoko defendatzaileek atera dutena.

Bigarren zatia indartsu hasi dute kanpokoek. Azken 45 minutuak hasi bezain laster, jokaldi arriskutsu bat egin dute, eta Diabatek atera egin du jaurtiketa, baina Ruperezek baloia atera du linean. Donostiarrek azkar erantzun diote sustoari Azkuneren barnekaldi bikain batekin, baina honek ezin izan du eroso errematatu eta baloia kanpora joan da gutxigatik. Partidako 71. minutuan, Sergio Vazquezen mutilek hegaletik egindako jokaldia atera jaurtiketa batekin amaitu da, baina epaileak penaltia adierazi du. Diabatek penaltia gauzatu du eta zutoinaren ondotik joan den eskuinkada bati esker partida berdintzea lortu du. Txuri-urdinek une oro nahi izan dute garaipena eta etengabe jarraitu dute erasoan. Aukera argienetako bat 85. minutuan iritsi da, Merinok Guibelalderi pasa dio pilota penalti puntura, baina atezainak aurrea hartu dio baloia hartuta. Eta 89. minutuan, Orobengoak bere abiadura handia erabili du atezainaren aurrean jarri eta etxekoak markagailuan aurreratzeko. Eta nafarren partida berdintzeko saiakera batzuen ondoren, partida 2-1ekoarekin bukatu da.

Beste garaipen bat, 4.ena azken 4 partidetan txuri-urdinentzat. A zer bolada! Datorren astean Aragoira bidaiatuko dute C.D. Brearen aurka jokatzera. Aupa Real!

 

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad C: Fraga, Rupérez, Beitia (kap.), Astigarraga, Agote, E. García, Glez. de Heredia (Orobengoa, 58. min.), Lebarbier, Lizaso (Guibelalde, 58. min.), Arzak (Merino, 70. min.) eta Azkune. 

Club Atlético Cirbonero:  Yoel, Goñi, Biesa, Arriazu, Araque, Dominguez, Sanchez, Mario, Cacho (kap.), Diabate eta Garat.

Golak: 1-0: Agote, 17. min. 1-1: Diabate (pen.), 72. min. 2-1: Orobengoa, 89. min.

Epailea: Saiz Pérez. Etxeko Arzak eta kanpoko Cacho eta Biesa jokalariei atera die txartela.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!