Reala dagoeneko hasi da datorren asteazkenean Cadizen jokatu behar duen partida prestatzen. Atzoko porrota gaindituta, talde txuri urdina gaur goizean aritu da Zubietan. Partida galtzea beti da mingarria , baina jokalariak animo handiarekin ekin diote lanari. Gari Urangak, prentsa aretoan atzoko porrotak ez duela inolako ondoriorik utzi jokalariengan adierazi du.
Gauzak horrela, talde txuri urdina bihar goizean abiatuko da Cadiz aldera eta bertan entrenatuko du arratsaldean. Horrexegatik, Jose MAri Bakerok gaur emandu deialdia. Bertan bi aldaketa daude, biak derrigorrezkoak Nihat eta Aitor atzo txartel gorria ikuso bait uten. Bere ordez Gabilondo eta Barkero sartu dira.
Honoko hau da 18 jokalarien zerrenda osoa:
-Atezainak: Alberto, Riesgo.
-Atzelariak: Labaka, Cifu, Garrido, Ansotegi, Viáfara.
-Erdilariak: Mark González, Stevanovic, Garitano, Novo, Gabilondo, Barkero, Mikel Alonso, Xabi Prieto.
-Aurrelariak: Skoubo, Gari, De Paula.
Taldea bihar goieko 8:30tan abiatuko Zubietatik Hondarribian abioia hartu eta eguerdi aldera Jerezera iristeko.