Realak garaipena behar du gaur arratsaldean Cordoba C.F.-ren aurka igotzeko aukera matematikoak beste astebetez mantendu nahi baditu behintzat. Ez irabazteak igoerari agur esatea suposatuko luke. Beraz, gaurkoa txuri urdinentzat finala dela esan dezakegu. Zaragozak atzo garaipena lortu zuen eta horrek txuri urdinen beharra areagotu du.
Sinestezina da goiko hiru taldeen erritmoa. Ez dute huts egiten eta pilatu dituzten puntu sorta ikaragarria da benetan. Astean zehar jokalari batzuk esan bezala, taldeak bere lana egin behar du, partidak irabazi eta goikoek ez badute huts egiten -eta ez dute egiten- zoriondu besterik ezin izango da egin.
Cordoba C.F. taldeak badu oraindik zereginik aurtengo txapelketan. Alavesen atzoko garaipenak punturenbat lortzera behartzen ditu andaluziarrak, ezusterik ez badute nahi. Realak erritmoa ezarri nahi izango dio jokoari eta horrela andaluziarren joko defentsiboa gainditu.
Ez dugu zalantzarik jokalariak buru belarri saiatuko direla hiru puntuak eskuratzen beste astebetez aukerak, nahiz eta oso txikiak izan, mantentzeko.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin