Realak gaur beste hil ala biziko partida jokatzen du Salamancan. Hiru puntuak derrigorrezkoak dira txuri urdinek igotzeko ametsari eutsi nahi badiote. Irabazi eta bestten emaitzetara begiratu. Aste asko dira dagoeneko honela pasa ditugunak eta ez dugu zorte gehiegirik izan.
Reala denboraldibikaina burutzen ari da Anoetatik urrun. Azkenengo hamabi puntuetatik hamar eskkuratu dituzte txuri urdinek. Hala ere, ez dute desabantaila murriztea lortu. Aurten igotzea inoiz baino zailago dago. oialdean dauden taldeen lehiaketa erritmoa, batez ere bigarren itzulian benetan sinestezina da. Bainan ez dago besterik, bakoitzak bere lana egin behar du.
Txuri urdinak lehen taldeko hamalau jokalariekin izango dira gaur El Helmánticon. Lesionatuak, gaixorik besteak...Hala ere, Lillok ez du aitzakirik nahi. Sanseko bost jokalari eraman ditu, Agirretxe barne. Ziur gaude zelairatuko diren jokalariek dena emango dutela garaipena lortu nahiean eta lehiuakortasuna agertuko dutela. Bestela, agian, aurtengoak egin du. Ikusi behar.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin