Realak gaur arratsaldean bisita egingo dio Rayo Vallecanori sailkapeneko bostgarren postua kentzeko asmoarekin. Igoerari agur esan ondoren, Realak bere denboraldia ahalik eta hoberen amaitu behar du. Horretarako gaur garaipena erdietsi nahi du Rayori sailkapeneko bostgarren postua kentzeko. Madrildarrek bi puntuko abantaila dute. Horrek esan nahi du txuri urdinek garaipena lortuz gero, aurretik jarriko liratekela.
Astea ezohikoa izan da Donostian. Cordobaren arteko porrotak aukerarik gabe utzi ziituen txuri urdinak. Hortik aurrera Lillok datorren urtean Realean ez duela jarraituko iragarri zen. Etorkizuna izan da, beraz, mintzagai. Bainan Lillok esan zuen bezala oraindik hiru partida falta dira eta Realak bere izena eta ohorea beti goian mantendu behar ditu.
Rayoren aukerak lehen mailara igozteko oso eskasak dira, bainan ahaleginduko dira, zalantzarik gabe. Beraz, partida interesgarrai suertatu daiteke. Vallecasen Realak etxetik kanpo izan duen ibilbide bikaina mantendu nahi du eta etxeko taldeak bere aukerak agortu.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin