GARAIPENAREN BILA (Nou Estadi 18h. ETB)

Realak gaur arratsaldean Ligako hiragarren jardunaldiari dagokion Nasticen aurkako partida jokatzen du denboraldiko lehen garaipena lortzeko asmoz. Bi berdinketa lotu ditu lehenengo bi partidetan. Ez du lan erosoa izango gaur talde txuri urdinak, aurrean goikaldean egoteko asmoa duen arerioa duelako, Nastic.

 

Jokalariek ederki asko dakite Bigarren Mailan presioa kmiseta jazten duten momentutik dutela. Labaka asgtean zehar esan duen bezala, irabazteko beharra lehenego partidan du Realak. Ez hirugarrenean aurreneko biak irabazi ez direlako. Bi partida goizegi da sailkapenari begiratzen hasteko. Hala ere, hiru jardunaldi jarraian garaipenik gabe Realarentzat jasanezina da.

 

Taldea ondo dago. Zurutuza da lesionaturik dagoen bakarra. Beste guztiak entrenatzen ari dira. Garaipen batek, zalantzarik gabe, konfiantza emango lioke taldeari eta ausartuagoa bihurtuko litzateke taldea.

 

Bigarren Mailan partidak oso parekatuak dira. Aurreneko partidak izabazteko zorian izan da taldea, bainan ez du lortu. Horregatik, lasaitasuna izan behar da taldearen ezaugarria. Lasai, bainan Realak beti garaipena bilatu behar duela jakinaren gainean izanda. Aurreko partidetan garaipena lortzeko aukera izan dute. Ez dute lortu. Gaurkoan iritsiko da.

 

 

 

 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!