22-23 DENBORALDITIK AURRERA

Cazoo, babesle nagusi berria

Reala eta Cazoo akordio batera iritsi dira, enpresa britainiarra, online autoen salmentan Europako liderra, talde txuri-urdinaren babesle nagusi bihur dadin 2022-23 denboralditik aurrera.

Babesle nagusi berriak, gaur egun Premier League-n Everton eta Aston Villa babesten dituenak, Realaren elastikoan jarriko du bere irudia. Era berean, Cazoo Reale Arenako eta Klubeko merchandisingeko euskarrietan egongo da ikusgai.

Cazoorekin harremana 2022ko uztailaren 1etik aurrera sartuko da indarrean, eta enpresa britainiarra estatu mailako merkatuan sartzeko prozesuaren beste urrats bat izango da, Frantzian eta Alemanian duela gutxi sartu eta egoitza Bartzelonan duen Swipcar erosi ondoren.

Online auto salmentan liderra

Cazoo Europako liderra da online autoen salmentan, eta auto bat erostea eta saltzea eguneroko beste edozein produktu online erostea bezain erraza izatea lortu du.

Cazook bere automobilak maila gorenean ditu eta berregokitzen ditu egun gutxi batzuetan entregatzeko, eta milaka auto ditu edozein unetan eskuragarri. Horrela, bezeroek automobil bat eros dezakete online, eta zuzenean jaso etxeko atean. Horregatik, Cazoori "bigarren eskuko automobilen merkatuko Amazon" esaten zaio.

Alex Chesterman britainiar enpresari ezagunak sortu zuen Cazoo 2018an, eta dagoeneko 50.000 auto baino gehiago saldu ditu Erresuma Batuan. Cazoo azken bi urteetan Europan gehien hazi den enpresetako bat izan da, eta online autoak erosteko aro berriaren aitzindaria da.

Alex Chesterman, Cazoo-ko sortzaile eta CEOa: "Oso pozik gaude Realarekin elkartzeaz. Gu bezala, anbizio handiko kluba dira eta zale ugari ditu herrialde osoan. Jarraitzaileekin eta komunitate txuri-urdinarekin elkarreragitea espero dugu, 2022an Espainian automobilak erosteko esperientziarik onena eskaintzeaz gain ".

Jokin Aperribay, Realeko presidentea: "Datorren denboraldian Cazoorekin elkartzeko irrikan gaude. Asmo handiko plan zirraragarriak dituzte gure merkatuan hazten jarraitzeko. Atsegin dugu Cazoori gure zaleengandik hurbil egoten eta arrakasta handia ematen ari zaion formula berritzailea ezagutzen laguntzea.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!