17-18 Denboraldia

Celtaren aurka hasiko gara Balaidosen

Hurrengo denboraldiko egutegia ezagutzen da dagoeneko. Lehiaketa hasiko dugu Celtaren aurka Balaidos estadioan. Abuztuaren 19-20eko asteburuan izango da. Realak txapelketa hasiko du aurreko denboraldian Europa Ligako txartela lortu zuen tokian. Gainera, ligako partida guztiak jada ezagutzen dira.

Etxean jokatuko den lehen partida Villarrealen aurka izango da abuztuaren 26-27ko asteburuan. Azkenik, Realak LaLiga Santander bukatuko du maiatzaren 19-20eko asteburuan eta FC Barcelona izango du aurkari Camp Nou estadioan.

Egutegi osoa hemen deskargatu

Realaren egutegia hemen deskargatu


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!