DAGOENEKO ERRESERBA DEZAKEZU BIHAR JOKATZEKO ERABILIKO DUTEN 23-24 DENBORALDIKO JANTZIA

Champions kamiseta bat urte ahaztezina ixteko

Vídeo

Biharko agurra beste urte historiko baten hasiera izango da. Realak 2023-24 denboraldiko jantzia soinean duela emango dio amaiera denboraldi honi. Macron gure partnerraren kamiseta txuri-urdina berez nabarmenduko da, bai Laligan, bai Championsen.

Aurresalmenta aktibatuta; astelehenetik aurrera, gure dendetan.

Gaur bertan aktibatu da kamiseta berriaren aurresalmenta. Kamisetaren nobedade nagusia da bere zerrenda urdinak, Iñigo Manterola eskultoreak asmatutako kontzeptua. Jantzia gure denda fisikoetan zein online dendan erreserbatu daiteke. Astelehenetik aurrera, gure dendetan salgai egongo da. 

Sakatu hemen aurkezpenaren bideoa ikusteko

Jantzi berriaren ezaugarriak

Lehen jantziak hainbat berrikuntza ditu. Gure nortasuna errespetatuz, kamisetak soluzio grafiko berritzaileak eskaintzen ditu. Alde batetik, marra urdinak nabarmentzen dira, hiru dimentsioko kontzeptuan eta tonalitate desberdinetan osatuta, eskultura baten antzera. Realeko armarriak marra baten gainean flotatzen du.

Kamisetaren lepoan eta mahuketan beste pertsonalizazio bat dago, itsas urdin koloreko bi zerrenda nabarmen dituzte-eta. Barruan, Macronen presentziaz gain, “We are Real” claima du, oso egokia urte europar honetarako. Atzeko aldean, oraindik datorren denboraldiko dortsalak integratzeke dauden arren, ez da ikurrina falta izango.

Prakak zuriak dira, itsas lokarri urdinarekin, eta galtzerdi zuriek bi zerrenda zuri-urdin izango dituzte erdian, zuri kolorea hausten, eta RS siglak orkatilen parean. Maillota Eco-Softlock oihalarekin eginda dago, arintasuna eta transpiragarritasuna bermatuta. Jasangarritasun mezu argia adieraziz, jantzia Eco Fabricekin eginda dago.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!