LANKIDETZA HARREMANA

Club OIS Goteborg-ekin akordioa

Angel Oyarzun presidenteordea eta Club OIS Goteborg-eko ordezkariak (Niklas Allback -Kirol Zuzendaria-, Hans Gren -Harrobiko Zuzendaria- eta Ricardo Heras -Koordinatzailea-), gaur eguerdian Zubietan lankidetza akordioa sinatu dute. Harreman honi esker, bi entitateak elkarlarekin jarraituko dute ezagutzak eta esperientziak partekatzeko.

Realak Suediako OIS Goteborg klubarekin duen harremana orain dela bi urte sortu zen. Azken bi urte hauetan gure klubeko harrobiko hainbat entrenatzaile OIS-ek Goteborgen antolatzen duen kanpusean izan dira, eta OIS-eko lehen taldea eta harrobiko taldeak, noizean behin, Zubietara etorri dira gure instalakuntzetan entrenamendu zenbait stage egiteko. Azken egun hau aprobetxatu dute lehen taldearekin argazkia ateratzeko hauen entrenamendua hasi aurretik.

Bere taldeez gain, eskandinaviarren zenbait babeslek martxoan Goteborgeko klubarekin egin zuten bidai Gipuzkoako enpresei bisita egiteko, gure herria eta gastronomĂ­a ezagutzeko aldiberean. Babesleek aprobetxatu degin zuten, gainera, RS Enpresak kluba osatzen duten zenbait enpresekin harremanak izateko.

Akordio honek paperean islatzen du bi klubek duten harreman ona eta sendotu egiten du biek elkarrekin lan egiteko duten intentzioa bi kluben hazkundearen bidean.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!