Planeta Urdina

Vídeo

Realak, bere ingurunearekin eta gizartearekin konprometitutako kluba den aldetik, ingurumenean duen inpaktua murrizteko eta Gipuzkoa jasangarriagoa, berriztagarriagoa, eraginkorragoa, emisio gutxikoa eta zirkulartasunaren aldekoa izan dadin aurrera egiteko neurri batzuk jaso ditu datozen urteetarako diseinatu duen bide orrian.

Planeta Urdinak, bide orri gisa, Realak garapen jasangarrian eta eraginkortasunean erreferente izateko duen borondate eta konpromiso irmoa definitzen du. Gure ustez, zeregin garrantzitsua izan behar dugu guztion artean etorkizun hobe bat eraikitzeko beharrezkoa den eraldaketa sozialean.

Plan honek, bide orri honek, ingurumen alderdiak hartzen ditu barne, hala nola energia berriztagarrien aldeko apustua, gure instalazioetako balantze energetikoaren hobekuntza, uraren zirkulartasuna, hondakinen kudeaketa arduratsua, bizi jasangarriko produktuen aldeko apustua edo mugikortasun jasangarriaren sustapena, besteak beste.

Baina hau aurrera doa. Realak Erantzukizun Sozial Korporatiboaren esparruan eraldaketa sozialaren eragile aktibo izateko urratsak ematen eta ekintzak garatzen jarraitu nahi du.

Larunbatean BerdEguna itzuliko da

Planeta Urdina estrategiaren parte gisa garatzen ditugun ekintzen esparruan, iaz harrera beroa izan zuen bistaratze ekintza bat egingo da datorren larunbatean. Egun horretan BerdEguna itzuliko da; Realak hainbat laguntzailerekin lankidetzan abiarazitako ekimen jasangarria da, eta ‘Empresas #PorElClima’ren saria eskuratu zuen, zeinarekin sektore pribatuak egindako ekintza klimatikoen adibide onenak aitortzen diren. Bihar eguneko agenda argitaratuko da, adin guztietarako jarduerekin.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!