Realak sendo jarraitzen du Reale Arenan. Gaur berriro irabazi du eta CD Leganés gainditu du hiru eta hutseko emaitzarekin. Zakharyan, Kubo eta Olasagastiren golek sailkapenean gora begira jartzen dituzte txuri-urdinak.
Etxean indartsu jarraitzeko asmoz zelairatu dira donostiarrak. Irteera ona izan dute eta laster aurreratu dira markagailuan. Zakharyanek baloi bat aprobetxatu du area aurrealdean eta Dmitrovicentzako obus geldiezina askatu du. Errusiarrak gola sartu ahal izan du, handik gutxira, bolea batean, Carlos Xavier jokalari historiko haren antzera. Lehen zatiak ez du historia handiagorik izan, eta Marinen jaurtiketa batekin amaitu da, atezainak harrapatu duena.
Bigarren zatiaren hasieran Realak partida bideratu du Kuboren banakako jokaldi bati esker. Jaurtiketa estu batekin eta atzelari batek ukitu ostean, bigarrena markagailura igoarazi du. Madrildarrak erantzuten saiatu dira, eta Rabak gola gertu izan du ezkerkada batekin, Remirok bikain urrundu duena. Partidako azkena Olasagastiren bolea batekin iritsi da, korner baten aldaratzea aprobetxatuz eta kanpoko atezaina aukerarik gabe utziz.
Garaipen honek, hiru puntu on ziurtatzeaz gain, motxila ilusioz eta energiaz betetzeko balio du, aurrean ditugun partida handiei aurre egiteko. Asteazkenean hitzordu handia dugu. Hor ikusiko dugu elkar. We are Real.
Fitxa teknikoa:
Real Sociedad: Remiro, Aramburu, Aritz (kap)(Beitia, min.83), Aguerd (Martín, min.32), Javi López, Zubimendi, Zakharyan (Olasagasti, min.46), Marín, Sergio Gómez, Take (Barrene, min.66) eta Óskarsson (Oyarzabal, min.66).
CD Leganés: Dmitrovic, Alti (Javi Hernández, min.74), Rosier, Sergio, Nastasic, Cruz (Óscar, min.53), Tapia, Neyou, Raba, Diego (De la Fuente, min.53) eta Cissé (Roberto López, min.74).
Golak: 1-0: Zakharyan, min.12. 2-0: Take, min.48. 3-0: Olasagasti, min.80.
Epailea: Hernández Maeso. Txartel horia erakutsi die etxeko Aguerd, Take eta Olasagastiri eta kanpoko Rosier, Tapia eta Oscarri.
Asistentzia: 22.533 ikusle.