III. TXIMIST CUP TXAPELKETA

Dena prest

VĂ­deo

Dena prest dago datorren ekainaren 22, 23 eta 24ean Tximist Cup Txapelketaren hirugarren edizioa ospatzeko Hondarribiko Hondartza Kiroldegian, 14 urte baino gehiago duten nesken areto futboleko txapelketa, hain zuzen. Real Sociedad Fundazioak torneoan lagunduko du, gaur goizean Hondarribiko Udaletxean aurkeztu dena. Aurten Realeko emakumezkoen infantilen taldeak parte hartuko du lehen aldiz. Ekitaldian Juan Luis Silanes "Kalixa, Hondarribiako Udaletxeko Kirol Zinegotzia, Garbiñe Etxeberria, emakumezkoen taldearen kirol zuzendaria, Aintzane Encinas, txapelketaren antolatzailea, eta Mariasun Quiñones, atezain txuri-urdina eta kolaboratzailea, izan dira. Ingalaterratik eta Frantziatik etorriko diren hainbat taldek parte hartuko dute aurten. Aurkezpenean asko maite izan dugun Juan Carlos Samaniego ‘Tximist’-en, Realeko bir-egokitzailea, oroipenean egingo den txapelketaren xehetasun guztiak eman dira.

Txapelketaren informazio guztia helbide honetan dago.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!