Gaur goizean aurkeztu dute, Juan Carlos Samaniego Realeko prestatzaile fisikoaren omenez sortu zen eta ekainaren 16tik 24ra bitartean Hondarribian jokatuko den, Tximist Cup txapelketako zazpigarren edizioa.
Tximist Cup, Real Sociedad Fundazioaren laguntzarekin, erreferente bihurtu da nazioarte mailan eta Realeko harrobiko emakumezkoen taldeez gain, Paris Saint Germain, Real Madrid, Sueziako Malmö FF, Atlético de Madrid eta Israelgo Kiryat Gat nazioarteko talde aintzatetsuek ere hartuko dute parte.
Gaur goizean Hondarribian egin den aurkezpen ekitaldian Juan Luis Silanes, Hondarribiko Udaleko kirol zinegotziak, Garbiñe Etxeberria, Realeko kirol-zuzendariak, Edurne Sagastume, Julen Samaniego eta Irati Samaniego, Tximist Fundazioko kideak, Aintzane Encinas, Tximist Cupeko zuzendariak, eta Kimitoshi Nougawa, Oialic Nazioarteko Garapeneko zuzendariak hartu dute parte.
12 herrialde baino gehiagoko taldeek hartuko dute parte 5 kategorietan banatuta eta ekainaren 24a, "Legends" kategorian, emakumezko euskal futbolaren historian egun garrantzitsuan bilakatuko da, Real Sociedad, Athletic Club, Oiartzun KE eta Añorga KKE taldeak neurtuko baitituzte indarrak. Nazioarteko txapelketarako amaiera bikaina izango da.
Ongi etorri Tximist Cupera!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin