Derbi piknika #RSFanExperience-n

Derbia dator eta #RSFanExperience ekimenak ezin zuen huts egin egun hunkigarri honetan. Gure bazkideek eta zaleek Amara Berri ikastetxean egongo den gure Fan Zone-z gozatu ahal izango dute, Anoetatik metro gutxitara daoena. Fan-Zone gunea larunbateko arratsaldeko ordu bietan irekiko da.

 Jolasak, musika eta margo-tailerrak #RSFanExperience ekimenaren ardatz nagusiak dira baina beste ekintza batzuk ere antolatu dira, hala nola 3x3 torneoak, yoga saioak, Santo Tomaseko txistorrada, zuzeneko kontzertuak, pailazoen emanaldiak,…

Oraingo honetan ere ez da falta izango ukitu originala. Partida 16:15etan jokatzen denez, klubak gure Fan-Zone gunean hamaiketako bat antolatzeko aukera emango die familia eta realzale guztiei, piknik estilora. Belar artifizialezko gune bat jarriko da, mahai-zapiak, eta doako postrea izango dugu SUPER AMARA-ri esker.

 #RSFANEXPERIENCE AGENDA

 - 14:00etan: Amara Berri ikastetxeko patio estaliaren ateen irekiera hamaiketakorako.

- 14:45etan: taldeari harrera. 
- 14:00etatik 16:15etara: Realaren puzgarriak, SUPER AMARA-ren puzgarriak, Txiki Txoko margo-tailerrekin, minijolasak, Herri Kirolak,…

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!