Sanse 0-2 Bilbao Athletic

Derbiak ihes egin du

Vídeo

Sansek ezin izan du urtea garaipenarekin itxi. Reale Arenako derbia hutsean joan da Bilbora. Gure gazteek merituak egin dituzte emaitza hobea lortzeko, baina esku-hutsik doaz Gabonetako geldialdira.

Lehen zatian Morcilloren bitartez lortu dute zuri-gorriek aurrea hartzea. Partida parekatua zegoen baina bisitariak eraginkorrak izan dira. Ordu erdia bete baino lehen Sancetek bigarren txartel horia ikusi du eta txuri-urdinak nagusitasunez jokatzen hasi dira. Atsedenaldia baino lehen berdintzeko aukera izan du, baina atezainak ondo atera du Blascoren jaurtiketa.

Donostiarrek nagusitasuna areagotu dute bigarren zatian eta berdinketak denbora kontua zirudien. Donostiarren bultzada areagotu arren baloiak ez zuen sartu nahi. Indarrak Gorostidiren kanporaketarekin berdindu egin dira eta Bilbao Athleticek bigarrena egin du kontraeraso batean. Azken txanpara arte saiatu dira etxekoak baina ez dute markagailua mugitu.

Fitxa teknikoa:

Sanse: Aguirre, Blasco, Aranbarri, Pacheco, Ezkurdia (Alkain, min. 46), Gorostidi, Zubimendi, R. Navarro (Veiga, min. 76), R. Lopez, Djouahra (Aldasoro, min. 76), Lobete.

Bilbao Athletic: Ezquieta, Areso, Sillero, Luengo, García de Albeni, Sancet, Vencedor, San Bartolome (Prados, min. 82), Morcillo (Rojo, min. 64), Guruzeta (Baque, min. 72), Zarraga.

Golak: 0-1; Morcillo, min. 23; 0-2: Guruzeta, min. 71

Epailea: Garcia Verdura. Txartel horia erakutsi die etxeko Zubimendiri eta kanpoko Zarraga, Garcia de Albeniri eta Ezquietari. Etxeko Gorostidik txartel gorria ikusi du (min. 69) eta kanpoko Sancetek txartel hori bikoitza (min. 28).

Asistentzia: 5.439 ikusle.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!