UE CORNELLÀ – SANSE (IGANDEA, 16:00)

Dinamika ona mantendu

Sansek RCDE Stadiuma bisitatuko du igande honetan UE Cornellaren aurka jokatzeko. Sasoi bikainean helduko dira partidara txuri-urdinak, lau garaipen jarraian lortu eta pasa den asteburuan Alcoyanoren aurka berdindu ostean. Sentsazioak, emaitzez gain, ezin hobeak dira eta gure filialak bere dinamika onari jarraipena eman nahi dio. Bartzelonarrek, bestalde, bi porrot jarrian jasan dituzte eta sailkapenaren erdialdean daude, baina multzoko gol gutxien jaso duten taldeetako bat dira, eta euren ia partida guztiak xehetasun txikiz erabaki dira. Dinamika ona mantentzera. Aupa Sanse!

 

PARTIDAK ZUZENEAN

Gure taldeek asteburu berri bati aurre egingo diote. Real Sociedad TVren edo beste telebista plataforma batzuen bidez ikusi ahal izango diren partidak hurrengo hauek dira:

 

Larunbata:

11:30 Ohorezko Infantla – Lengokoak KE (RSTV)

16:00 Ohorezko Kadetea – Kostkas KE ‘B’ (RSTV)

18:30 Emakumezkoen C taldea – Amaikak Bat Mutriku KE (RSTV)

Igandea:

11:00 Ohorezko Jubenila – Athletic Club (RSTV)

 

Real Sociedad TVk emango dituen neurketak gure YouTubeko kanalaren bitartez jarraitu ahal izango dira zuzenean.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!