Realak Villarreal CF taldearen aurka jokatuko du larunbat honetan Mini Estadin, hilak 17, arratsaldeko 18:30ean dinamika onean jarraitzeko helburarekin.
Txuri-urdinek geldialdiaren aurreko azken partida izango dute. Hiru puntu batu nahi dituzte, bolada onari eusteko eta goiko postuekin distantzia laburtzeko. Natalia Arroyok prentsaurrekoan aipatu duenez, "dinamika onean gaude, baina partida honen ondorengo geldialdia ondo etorriko da. Astea ondo joan da, eta Vila-realera ondo lehiatzera joango gara". Aurkariari dagokionez, "Villarreal CF oso ondo lehiatzen ari da, eta neurria hartu dio txapelketari. Oso sendoak izaten ari dira, eta partida zaila izango da. Haien aurkako neurketak oso parekatuak dira, baina erregularrak izaten ari gara eta asmo horrekin joango gara".
Partidarako, Realak Amaiur berreskuratu eta Vanegas (selekzioaren konpromisoak direla eta) zein Iris Arnaiz (ezkerreko aldakako muskulu flexorean izandako lesioagatik) galtzen ditu.
BIGARREN TALDEA
Gorka Álvarezenak Balear Uharteetara joango dira Balears Futbol Klub taldeari aurre egiteko igandean, otsailaren 18an, 15:00etan. Joan den asteko derbian garaipena lortu ondoren, Txuri Urdinak konfiantza osoz iristen dira garaipenaren bidean jarraitzeko helburuarekin.
We are Real!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin