RAYO MAJADAHONDA – SANSE (IGANDEA, 18:00)

Egoera iraultzera

Sansek Nastic hartuko du igande honetan Zubietan. Txuri-urdinek azken bi irteeretan bi porrot jarraian jasotzetik datoz, eta egoera iraultzeko asmo eta motibazioarekin iristen dira. Tarragonarrak, bestalde, bigarren postuan daude eta hitzordura egoera bikainean heltzen dira azken zortzi partidetan sei garaipen lortu ondoren. Maila handiko norgehiagoka, dinamika aldatzeko helburuarekin. Aupa Sanse!

AD SAN JUAN – REAL C (LARUNBATA, 17:00)

Gure hirugarren taldeak Iruña bisitatuko du AD San Juanen aurka jokatzeko. Txuri-urdinak pasa den asteburuan itzuli ziren garaipenaren bidera, Mutilverari irabazita, eta larunbat honetan jarraipena eman nahi diote beste emaitza positibo batekin azken-aurreko postuan dagoen taldearen aurka.

PARTIDAK ZUZENEAN

Gure taldeek asteburu berri bati aurre egingo diote. Real Sociedad TVren edo beste telebista plataforma batzuen bidez ikusi ahal izango diren partidak hurrengo hauek dira:

Ostirala:

19:45 Easo – SD Eibar B (RSTV)

Larunbata:

18:00 Ohorezko Jubenila – AD San Juan (RSTV)

19:30 Emakumezkoen B taldea – Athletic Club C (RSTV)

Igandea:

18:00 Emakumezkoen C taldea – CD Hernani (RSTV)

Real Sociedad TVk emango dituen neurketak gure YouTubeko kanalaren bitartez jarraitu ahal izango dira zuzenean.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!