CA OSASUNA-REAL SOCIEDAD (AZAROAK 7, 18:30)

El Sadarrerako sarreren informazioa

Jada azaroaren 7an El Sadarren (18:30etan) jokatuko den partidarako sarrerak eska ditzakezu. Sarrerak soilik formularioaren bitartez eskatu ahal izango dira eta gure bazkideentzat izango dira. Realak ordainpeko 493 sarrera jasoko ditu. Sarrerak horrela banatuko dira:

- 250 sarrera (25 euroko prezio bakarra) gure bazkideentzako gure web gunearen bitartez.

- 94 sarrera klubaren konpromisoentzako.

- 95 sarrera lagun-taldeentzako.

- 54 sarrera klubaren babeslea den Halcon Bidaiak duen eskaintzarako.

Sarreren eskaera realsociedad.eus-en bitartez esklusiboa izango da gure bazkideentzat. Eskaera gaurtik ostiralera arte, biak barne, egin behar da. Epea 29an 12etan itxiko da. Eskatzaile bakoitzak bi sarrera eskatu ahal izango ditu eta biak, bai eskatzailea bai laguna, bazkideak izan beharko dute.

Behin eskaera epea bukatzen denean, 250 sarrerako kupoa gainditzen bada, azaroaren 29an zozketa egingo da eskaera egin duten bazkide guztien artean. Sarituak posta elektroniko bat jasoko dute sarrerak jasotzeko moduaren gaineko informazioarekin.

Halcon Bidaiak (eskaintza)

Gure babeslea den Halcon Bidaiak, gure bazkideak Iruñera joateko (54 sarrera) eskaintza bat eskainiko du bihar. Pack-a honetan datza: joan-etorria autobusez + partidarako sarrera (15 euro, joan-etorria; 25 euro, sarrera).

Pack-a bihartik aurrera erosi ahal izango da Halcon Bidaiakek Donostiako Askatasunaren Hiribidean duen sukurtsalean. Bazkide bakoitzak bazkide-txartela aurkeztu beharko du eta gehienez bi sarrera erreserbatu ahal izango ditu. Berarekin joango den pertsonak ere bazkide izan beharko du.

Autocares Aizpuruaren autobusa igandean, hilak 7, abiatuko da Donostiako autobus geltokitik, 11:00etan, eta partida amaitzean itzuliko da. Halcon Bidaiakeko sukurtsala (Askatasunaren Hiribidea) bihar 9:30etatik aurrera egongo da zabalik.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!