Real C-k garaipen bikaina lortu du Deustoren aurka (1-3) Etxezurin. Txuri-urdinek markagailuari buelta eman diote bigarren zatian, nortasun izugarria erakutsiz. Norgehiagoka berdintasunarekin eta aukera gutxirekin hasi da. Lehen zatiaren azken txanpan, Aimar Renteriak etxeko taldea aurreratu du. Behea jo beharrean, donostiarrek ausardiaz erreakzionatu dute.
Atsedenaldiaren ostean, markagailuari buelta emateko asmoz zelairatu dira gipuzkoarrak. Shuaib de Souzak neurketa berdindu du eta, handik gutxira, Jakes Gorosabelek emaitza irauli du. Minutu batzuk geroago, Gorosabelek berak norgehiagoka erabakita utzi du, 1-3koa sartuz. Meritu handiko garaipena gure hirugarren taldearentzat, sufritzen eta erreakzionatzen jakin baitu neurketa menderatzen bukatzeko. Asier Eizaguirrerenak gora egiten jarraitzen dute sailkapenean. Datorren astean Lagun Onaken aurka jokatuko dute etxean garaipen honi jarraipena emateko helburuarekin. Aupa Real!
Fitxa teknikoa:
SD Deusto: Lander, Mateos, J. López, Soravilla (Cruces, min. 71), Jaio, Luken (Orbe, min. 79), L. Rodríguez (Celaya, min. 79), Aimar, Jessy (Elorrieta, min. 71), Daiki eta Baroja (kap.) (Gainza, min. 59).
Real C: Tompa, Peral, Segurola (kap.) (Elcano, min. 63), Calderón, Arana (Ruiz de Illa, min. 89), Sáenz, Oleaga, Shuaib de Souza (Ayo, min. 63), D. López, Larralde (Garitaonaindia, min. 63) eta J. Gorosabel (Nebreda, min. 79).
Golak: 0-1: Aimar, min. 32; 1-1: Shuaib de Souza, min. 52; 1-2: J. Gorosabel, min. 61; 1-3: J. Gorosabel, min. 69.
Epailea: Javier Gutiérrez. Txartel horia atera die etxeko Daiki eta Gainzari eta kanpoko J. Gorosabeli.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin