SANSE COMPLUTENSE 3-1 REAL SOCIEDAD

Eraginkortasunak erabaki du

Belar  hockeyko gure taldeak hiru eta bat galdu du Sanse Complutense taldeari eginiko bisitan. Talde txuri-urdinak igarotzen zuen momentu ona (bi garaipen eta bi berdinketa) amaitzen da porrot honekin. Neurketa etxeko taldearen eraginkortasunak erabaki du, bigarren laurdenean hiru goleko abantaila lortu dute eta. Partidako lehen gola Alejandra de Llamak lortu du, penalti korner baten bidez. Bigarrena modu berean iritsi da, aukera honetan Lola Riverari esker. Camila Guadalupek hiru eta hutsekoa lortu du atsedenaldira iritsi baino lehenago. 

Talde donostiarrak markagailuko distantzia murrizteko helburu argiarekin hasi du bigarren zatia, aurkariaren areara hurbilduz. Leire Zubizarretak txuri-urdinen lehenengo gola lortu du hirugarren laurdena amaitzear zegoenean. Nahiz eta dena eman azkeneko laurdenean, irauli beharreko abantaila gehegi izan da Realarentzat eta ez dute lortu Sanse Complutenseren atea berriz zulatzea. Txuri-urdinek ondo lehiatu dute, baina egindako bigarren laurden txarrak gehiegi pisatu du. Indarrak berreskuratzeko momentua, txapelketa martxoan bueltatuko da eta. Realak Fútbol Club Barcelona hartuko du Zubietan liga bueltatzean.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!